XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAZTEKIAK RUSIAN

Ez othe dira Rusiako emazteak bertze erresumetako emazteak bezala? Bichtan da. Aurkhitzen balin badira han hemenka, bertzeak ez bezalako naturaleza batzu, ez gira estonatu behar: badakigu eskualdun emaztea ez dela Nord'eko emaztearen lehen kusi.

DRETCHOA

Marx, Engels, Lenine eta bertze komunicht idazlarien arabera, Emaztekia gizonaren pare da, erran nahi baitu, emaztekiak badituala gizonaren dretcho guziak... Salbu, legeak ez du erraiten, emaztekiak behar dituela gizonaren karga guziak jasan! Zer maltzurkeria!

ONDORIOAK

Zer derama berekin lege berri horrek? Emaztekia ez dela alfertu behar familiako gochotasunean.

Zer balio du hiruzpalau haurren altchatzea, egunean eguneko lan ttipi batzu eginez? - Hoik oro, aberats moldeak dira; langileak behar duen sustengua eta zuzentasuna aurkitzakotz, joanen da.

Erran gabe doa, senhar emazten arteko batasuna zangopetan emana izan dela. Emaztea laneko tresna bat baizik ez bada, akabo familia, akabo emazteak senharrari zor dion atchikimendua; komunichten balentria zen, emazteari libertate osoaren emaitea, nor nahikin, nahi zuelarik juntatu, haurra sorth'arau bere sabelean hil araziz.

Populuaren, langileriaren zerbitzari eta esklabo, bainan familiako eginbidetan osoki libro. Ez da erraite beharrik lege horiek naturalezaren kontra eginak zirela. Leninen herra hain zen izigarria, nun erakasten baitzuen egun batez bere dizipulueri. Ez dezakegu ardiets, nun ez dugun emaztea, etcheko eta sukaldeko aire pozoinatutik libratzen!

ONDAR HAMAR URTHE HAUTAN

Duela hamar urthe, 1936-ean, komunicht buruzagiak ohartu dira bidez trompatu zirela: mundu berri bat zuten hitzemaiten, eta hogoi urtheren buruan sekulan baino gibelago ziren... Emazte gaichoek frogatu dute bazakitela sofrikarioan eta nahigaben jasaiten; haurretarik eta familietarik urrun behar izan zaiote bizi molde salbai bati lotu, eta nork daki chuchen zer pairatu duten gobernuko lantegietan...

Harria bota, eta eskua sakolan gorde; horra zer egin duen orduan Rusiako gobernuak Leninen legeak ez du fruitu onik ekharri; emaztea lantegian eta haur guziak gobernuari? Bainan gobernuak ez du sekulan aski ikastetche muntatu, lauetarik bat doi doia.

Gazteria bere mentura utzia izan da, gachtakerian eta bandilkerian berme, aita-amen beldurrik ez zutenaz geroz. 1918-eko legeak larderia guzia khendua zuen aita familiakoeri.

FAMILIA ARRAFINKATZEN DUTE

1935-eko legek berriz finkatu dute aita-amen poderea beren familietan; atzo kalte egiten ziotenak egun on egiten diote: alabainan huntan da komunichmuaren bilduma: ez da ezin hunkituzko legerik. Atzo ba bihar ez! Egun, churi, bihar suko pindarra bezain gorri! Atzo emaztea familiatik kampo, egun aita-amak batasunean bizi.

- Stoltz, papo gorriak dio: Orai artio, senhar emazten behechteak onhartzen eta sustengatzen gintuen: hemendik harat, beharko dute aita amek elgarrekin bizi, haurren altchatzeko... Zer kambiamendua! 1935-eko urthean, Moskou hirian, baziren 70.000 sortze, eta dembora berean 155.000 haur hiltzen ziren sorthu aintzin, bere amen sabelean.

... 1936-ko legeak garrazki punitzen ditu gisa hortako egitateak. Zorigaitzez, bizigailu eta bereziki bizileku eskasak nahi du izan diten oraino milaka eta milaka haur hiltzeak... Bertzalde, emazte ainhitz badabila oraino lantegietan lanean.

Bizkitartean, emaztekiak ez du nahi izan nola nahika pleatu komunichten legeri. Hari esker komunichtek arraberritu ontu dituzte lege batzu. Bainan, fida ditakea? Badakigu ezetz.

J.B.E.